Ez da izan hurbilketarik Gipuzkoako zahar etxeen lan itunaz aritzeko bileran

Lan gatazka onbideratzeko zantzurik ez da; ELAk du gehiengoa, eta ez doa mahaira; gainerakoek diote «izozketak» dituztela helburu enpresek

Langileak atzo protestan euripean, LABek deitutako elkarretaratzean. BERRIA.
arantxa iraola
Donostia
2019ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Borrokan jarraitzen dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek, eta grebak egiten. Lan ituna dute helburu, baina ez da horren inguruko akordioa lortzeko zantzurik. Iragan asteartean, Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñak esperantzarako ate bat ireki nahi izan zuen kazetarien galderei erantzunez egin zituen adierazpenetan: «mahai gainean» proposamen bat bazela esan zuen, eta atzo bilera bat zutela aldeek—beti argudiatu du enpresek eta langileek konpondu beharreko auzia dela— horren gainean aritzeko. Aurreko bileretako ildoan, ordea, ELA sindikatua —gehiengoa du sektorean— ez zen joan bilerara, eta gainerako sindikatuek hurbilketarik ikusi gabe amaitu zuten batzarra. LAB sindikatuko ordezkari Ane Sarriegiren aburuz, lan baldintzen «izozketak» proposatzen jarraitzen dute enpresek, eta ez daude prest horrelakorik onartzeko. Bileraren ostean, elkarretaratze bat egin zuten Gipuzkoako Diputazioaren aurrean: Hitzarmena orain leloa plazaratu zuten, berriro ere.

Bi urte dira langileak lan itunaren negoziazioetan murgildu zirela, eta hilabete ugari daramatzate mobilizazioak egiten. ELA eta LAB banatuta ari dira protestetara deitzen. Enpresei ez ezik, aldundiari ere ari zaizkio langileak, ez diolakoan taxuz heltzen auzian duen erantzukizunari; izan ere, itunpekoak dira adinekoentzako zentroetan eskaintzen diren lekurik gehienak. 5.000 langile inguru ari dira sektorean, gehienak emakumeak.

Negoziazio mahaitik at, ELAk egin ditu ahaleginak akordioaklortzeko, eta eztabaida gogorrak izan ditu aldundiarekin horien harira: izan ere, «gezurretan» aritzea egotzi dio foru erakundeari, eta konponbidea eragoztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.