Sei urteko zigorra adingabe bati abusuak egitea egotzita epaitu zuten gizonari

Sexu erasoak egitea leporatu zioten Donostiako masajistari kautelazko neurriak kendu dizkiote, eta adingabeekin lan egiten ahalko du berriz

Sexu abusuak egiteaz akusatutako gizonaren epaiketa. MONIKA RAMIREZ / FOKU.
Erredakzioa
2021eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Basaurin (Bizkaia) futbol talde batean entrenatzaile zela adingabe bati abusuak egitea egotzita epaitu duten gizonari sei urteko kartzela zigorra jarri dio Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Epaiketan «egiaztatu» zen abusuak egin zituela, eta tarte batez iraun zutela, gainera: biktimak lau urtean pairatu zituen. Adingabearen gain zuen «abantailaz» baliatu zen gizona abusuak egiteko.

Epaiketan, akusatuak ukatu egin zituen salaketak, baina aurkeztu diren frogak aski sendoak direla ebatzi dute sententzian. 15 urte ditu orain biktimak; 8 urte zituenetik 12 bete arte pairatu zituen abusuak. Adingabeak ez zuen deklaratu epaiketan; auzibidearen instrukzio fasean egin zuen deklarazioa hartu zuten aintzat. Biktimen sufrimendua arintzeko erabiltzen da bide hori.

Adingabeekin, berriz

Hiru adingaberi sexu erasoak egitea leporatuta maiatzean atxilotu zuten masajistak adingabeekin lan egiten ahalko du berriz, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiakonartu egin baitu defentsak kautelazko neurrien kontra ezarritako helegitea. Instrukzioak iraun bitartean debekatua zuen adingabeei masajeak ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.