GAKOAK

2018ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Enplegua. Laneko prestakuntzaren alorra indartuko du Nafarroako Gobernuak. Arreta berezia emanen diete gazteei eta errenta bermatua jasotzen dutenei. 2021erako, kolektibo osoaren %70engana iritsi nahi dute. Kalez kaleko salmenta eta hondakinen bilketa arautzeko programa bat ere abiatuko dute.

Etxebizitza. Etxebizitzarako sarbidea erraztuko dute, baliabide publikoei buruzko ezagutza sustatuz eta propio alorrerako laguntza eskainiz.

Hezkuntza. Haur ijitoen eskolaratzea eta arrakasta akademikoa sustatuko ditu laukoak. Horretarako, laguntza programa pedagogikoak sortu eta eskola abandonua murrizteko neurriak aplikatuko dituzte.

Osasuna. Haurren osasun programa betetzen lagunduko dute, txertaketak eta aho-hortzetako osasuna barne harturik. Osasun eskolak indartuko dituzte, tabakismoa, elikadura eta obesitatearen gisako alorrak lehenetsita.

Partaidetza. Nafarroako Herri Ijitoaren Kontseilua sortuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.