Ikastolen lan itun berriaren muina adostu dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

LABek lortu du akordioa, ikastoletan gehiengoa duen sindikatuak. Ekainean sinatuko da, baina neurri batzuk urtarrilean ezarriko dituzte
Lan hitzarmena berritzeko akordioa sinatu zuteneko irudi bat, atzo.
Lan hitzarmena berritzeko akordioa sinatu zuteneko irudi bat, atzo. BERRIA

Jon Rejado -

2018ko abenduak 5
2019ko ekainean, ikastoletako langileek lan hitzarmen berria izango dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hala adostu dute Ikastolen Elkarteak, Eusko Ikastola Batzak eta LAB sindikatuak. Itunean jasoko diren neurri nagusiak zehaztu dituzte hiru aldeek; horietako batzuk behin betiko testua sinatzean sartuko dira indarrean, baina beste hainbat 2019ko urtarriletik bertatik jarriko dituzte martxan; soldata igoerak, kasurako.

LABek ordezkatzen du langileen gehiengoa Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastoletan. Baikor agertu da sindikatua lortutako akordioarekin. Negoziatzen hasi zirenean, duela urtebete inguru, kolektibo «prekarizatuenetan» hobekuntzak lortzea bilatu zuela azaldu du, eta hori lortu duela uste du. «Hobekuntza nabariak daude 0-3 zikloko langileentzat, zerbitzuetakoentzat eta hezkuntza laguntzako espezialistentzat». Soldatetan ere eragingo du akordioak. 2018an egindako igoerekin jarraituko dute, eta 2009ko soldatak «behingoz» gaindituko dituztela zehaztu du LABek.

Ikastolen Elkarteak ere egokitzat jo du akordioa. Adostasuna lortzeko «muga» ikastolen bideragarritasuna zela nabarmendu du, baina, horren barruan, «langileek ahalik eta lan baldintza onenak izatea». LABekin lortutako akordioak hori lortzen duelako «pozik» agertu da.

Kristau Eskola eta IZEA herri ekimeneko ikastetxe sareetan, ordea, hitzarmena berritzeko akordiorik lortu ezinda daude. Langileek egindako lau eguneko grebaren ostean ez da aldaketa handirik antzematen, ez alde batean, ez bestean. LAB, ELA, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek hasierako hobekuntza eskaerei eutsi diete. Baina Kristau Eskolako zuzendari nagusi Mikel Ormazabalek azaldu du «zentzuzko hobekuntza guztiak» eskaini dizkietela sindikatuei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna