Bi euskal preso Euskal Herrira gerturatu dituzte

2020ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Bi euskal preso Euskal Herrira hurbiltzeko erabakia hartu du Espainiako Espetxe Zuzendaritzak. Igor Gonzalez Sola Soriako (Espainia) espetxetik Donostiakora hurbilduko dute, eta Jose Luis Barrios Alboloteko kartzelatik (Andaluzia, Espainia) Zuerakora (Aragoi, Espainia). Sola 2005etik dago espetxean, eta 20 urteko zigorra betetzen ari da, «talde armatuarekin kolaboratzea» egotzita. Bigarren graduan dago. Barrios 1998an espetxeratu zuten, eta 30 urteko zigorra ezarri zioten, atentatuak eta hilketak leporatuta. Lehen graduan dago. AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak lekualdatzeak kritikatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.