Albistea entzun

Beñat Zaldua 'Gara'-ko kazetariak jaso du Rikardo Arregi Kazetaritza saria

Pandemia ardatz duen 'Nola iritsi gara honaino?' serieagatik jaso du aitortza Zalduak. 'Basilika' kultur podcastak irabazi du komunikazio saria
Kazetaritza sariko finalistak, atzo, Andoaingo Basteron.
Kazetaritza sariko finalistak, atzo, Andoaingo Basteron. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2021eko azaroak 20 - Andoain

Koronabirusari ertz askotatik heltzen dion erreportaje sorta bat saritu du epaimahaiak aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan: urte hasieran Beñat Zaldua Gara-ko kazetariak argitaratutako Nola iritsi gara honaino? seriea. Atzo egin zuten sariak emateko ekitaldia, Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero kulturgunean. Martin Ugalde idazle, kazetari eta euskaltzalea oroitzeko ere baliatu zuten, haren jaiotzaren mendeurrena igaro berritan.

Zortzi artikuluko lana plazaratu zuen Zalduak, Iker Morenoren ilustrazioez jantzirik. Epaimahaiaren esanetan, «historia humano baten dibulgazio saio indartsua, aberatsa, zorrotza eta erakargarria» ondu zuen kazetariak.

Harriturik jaso zuen saria Zalduak. «Eguneroko gurpiletik atera» ahal izateak baimendu zion halako lan bat osatzea, aitortu zuenez. Eskerrak eman zizkien senideei, hurbilekoei, eta, batik bat, Gara egunkariaren inguruko komunitateari. «Haiek gabe, ez litzateke posible».

Gara-ko kazetariarekin batera, finalisten artean zeuden BERRIAren bi lan: udan argitaratu ohi den Ahomentan elkarrizketa seriea eta Urtzi Urrutikoetxea kazetariak Mundua saileko Leku-lekutan atalean publikatzen dituen artikuluak. Baita, bestalde, Euskadi Irratiko Faktoria saioa ere, irailean Zaballako espetxean (Araba) egindako saio bereziagatik.

Jokoan zen beste saria, komunikazioarena, Basilika podcastari eman zion epaimahaiak. Podcastak duela urtebete ikusi zuen argia, eta hilean lauzpabost saio sareratzen dituzte. «Proiektu koral» gisa aurkeztu zuten egileek, eta atzean zortzi pertsonako lantaldea dagoela zehaztu zuten. «Eduki kulturalak modu kritiko batean lantzen» ahalegintzen direla azaldu zuten. Oier Aranzabalen Barruan gaude podcasta, sarean euskara ikusarazteko #3000Twitz kanpaina eta euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko Pantailak Euskaraz egitasmoa ziren Basilika ez beste hautagaiak komunikazio saria jasotzeko.

Bederatzina mila euro jasoko dituzte kazetaritza eta komunikazio sarietan gailendutakoek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Osasungintza publikoaren alde Bilbon egin duten manifestazioa, gaur. ©Aritz Loiola / Foku

Milaka lagun mobilizatu dira osasungintza publikoaren alde Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Paulo Ostolaza

ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzak bizi duen egoera «jasangaitza» salatu dute. Neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari.

Bartzelonako ikastetxe bateko ikasleak gelan, artxiboko irudi batean. ©QUIQUE GARCIA / EFE

Nola ondu hezkuntza lege bat

Irati Urdalleta Lete

Katalunian, adostasun zabal batekin onartutako hezkuntza akordioa eta legea dituzte. Eztabaidarik ez zen falta izan: itunpeko eskolen ingurukoa, autonomiarena... Adostasun osoa puntu bakar batean izan zuten: katalanezko murgiltze ereduan.

 ©BERRIA

OSASUN SISTEMAREN ATE NAGUSIAN, EZINEAN

Arantxa Iraola

Egiturazko gabeziak larriagotzea eragin du COVID-19ak lehen mailako arretan; izurria kudeatzeko hartu diren neurriek ere trabaz bete dute osasun sistemara heltzeko bidea. Osakidetzako langileek deituta, protestak egingo dira gaur.

Rafa Rotaetxe Altzako osasun zentroko atarian. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Zentroetara etortzeari utzi dio jende askok»

Arantxa Iraola

Rafa Rotaetxe. 1989tik ari da Altzako osasun zentroan, familia mediku. Izurriak lan zama handia ekarri duela esan du, eta baliabideen urriak eta neurri egokien faltak bidea zailtzen dutela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.