Eskola erlijiosoetako lan gatazka kale itsuan dago, lanuzte gehiagoren aurretik

Sindikatuek greba egun gehiago iragarri dituzte maiatzera arte. Zerbitzu minimoak zabaltzeko eskatu diote guraso elkarteek Eusko Jaurlaritzari

Manifestazioa Donostian, kristau eskolen azken greba egunean. JON URBE / FOKU.
Ion Orzaiz.
2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Agerraldi bat egin zuten atzo Kristau Eskola eta IZEAko ordezkariek Eusko Legebiltzarrean, azken hilabeteetako lan gatazkari buruz hitz egiteko. Patronalaren hitzartzeak, baina, agerian utzi zuen lan gatazkak trabatuta segitzen duela: bi sareetako ordezkariek nabarmendu zuten sindikatuekin negoziatzen ari direla, baina lan hitzarmen berri batek «kostu bat» duela, eta ez dutela sindikatuek jarritako «marra gorriak» onartzeko baliabiderik.

Orain arte, hamalau greba egun egin dituzte ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek ikasturte honetan, eta, datozen asteetarako, beste hamar lanuzte iragarri dituzte: martxoaren 12tik 15era, apirilaren 1etik 5era, eta, azkenik, maiatzaren 8an eta 9an.

Eskola erlijiosoetako guraso elkarteek, bestalde, gutxieneko zerbitzuak igotzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari: «Haurren zaintza eta arreta bermatuko duten gutxieneko zerbitzuak behar ditugu», azaldu dute 38 guraso elkartek, ohar batean. Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek, azkenik, «irtenbide bat adostera» premiatu ditu sindikatuak eta patronala. «Lan gatazka ikasgeletatik atera beharra dago, kaltea ikasleek pairatuko baitute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.