Jaurlaritza ostiralean hasiko da aurrekontuak negoziatzen EH Bildurekin

Maddalen Iriartek esan du Eusko Jaurlaritzaren proposamenak ez duela balio pandemiak eragindako salbuespenezko egoerari erantzuteko

Iriarte eta Azpiazu, 2018ko abenduan, aurrekontuen negoziazio betean. J. F. / FOKU.
Lander Muñagorri Garmendia.
2021eko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak astelehenean hasi behar zuen 2021eko aurrekontuak negoziatzen oposizioko alderdiekin, baina EH Bildurekin zuen hitzordua aste honetara aurreratu du. Joan den abenduaren 17an aurkeztu zituen urte honetarako aurrekontuak Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean, eta orduan itxi zituen oposizioko alderdiekin negoziatzeko datak. Urtarrilaren 11n, EH Bildurekin eta Voxekin batzekoa zen, baina koalizio abertzalearekin ostiralean batuko da sailburuaren negoziazio taldea. Hilaren 12an, PP-C's taldearekin elkartuko da, eta 13an, Elkarrekin Podemosekin.

Zaila dirudi, ordea, Jaurlaritza EH Bildurekin akordioren bat lortzea. Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileari elkarrizketa egin zioten atzo Euskadi Irratian, eta, irratsaioan azaldu zuenez, aurrekontuek ez diote erantzuten «salbuespenezko egoerari». Iriartek uste du diru kontuak aurkezten «oso berandu» dabilela Jaurlaritza; are gehiago, gobernua irailetik martxan dagoela kontuan hartuz gero. Aurrekontuek EAJren eta PSE-EEren babesa jasoko dute Gasteizko ganberan, baina, hala ere, gobernuak esan izan du akordioa batzuk lortu nahi dituela. Iriarteren ustez, ordea, ez duteadostasunik nahi eurekin, eta, hori esateko, azken hilabeteetan Jaurlaritzari ikusi dioten jarreran oinarritu zen. «Gobernua gotortuta» dagoela berretsi zuen, eta ez dituztela aintzat hartu EH Bilduk pandemia bideratzeko egindako proposamenak. «Nahiz eta ez duten nahi, guk proposamenak egiten jarraituko dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.