Andoni Txasko. Martxoak 3 elkarteko kidea

«Mugarri bat da. Espainiako Estatuak ez du epaitzen, ezta epaitzen uzten ere»

2021eko urriaren 20a
00:00
Entzun
«Albistea bikaina izan da, eta ilusioz jaso dugu. Dena den, zuhur ere jokatu nahi dugu, Espainiako Gobernuak jarritako oztopoak ikusita. Horregatik, eskertzekoa da epaileak azaldutako erabakitasuna. Badakigu oinarria Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia eta 1978ko sanferminak direla, baina horrek ez du kentzen kasu gehiago gehitzea. Martin Villak odol asko du bere gain».

«Zigorgabetasunaren aurkako borrokan, mugarri bat da. Espainiako Estatuak ez du epaitzen, ezta epaitzen uzten ere. Babesa ematen die giza eskubideak larriki urratu zituzten kriminal frankistei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.