Espainiako Gobernuak Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeari ekin dio

Horrela, Kongresuak alde batera utzi du iazko ekainean tramiterako onartutako erreforma proposamena. EAJk sustatu zuen hura

Ukatu egin zuten 'Zabalza auziko' agiriak desklasifikatzea. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Jone Bastida Alzuru.
2021eko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuak 2016ko azaroan onartu zuen Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko EAJk proposatutako ekinbidea tramiterako onartzea, baina orduz geroztik blokeatuta egon da prozedura. 2019ko hauteskundeen eta Espainiako Gobernu aldaketaren ondoren, 2020ko ekainean onartu zuten berriro jeltzaleen proposamena tramiterako, eta harrezkero behin eta berriro luzatu dute zuzenketak aurkezteko epea. Hala, Espainiako Gobernuak sekretu ofizialen lege erreforma propioa diseinatzea erabaki du, EAJren proposamena alde batera utzita.

Espainiako Presidentetza, Defentsa, Atzerri eta Barne ministerioek osatuko dute proiektua. Gobernuaren asmoa da ez egotea denbora muga orokor bat dokumentuak automatikoki desklasifikatzeko, eta horiek babes eta sekretu mailaren araberakoak izatea. 1968koa da egun indarrean dagoen legea. Espainian, sekretu ofizialtzat jotako agiriek ez dute desklasifikatzeko eperik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.