Miasako langileek 23 kaleratze salatu dituzte

2019ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Miasako langile talde bat Nafarroako Justizia Auzitegiaren aurrean elkartu zen atzo, enpresak egindako 23 kaleratzeen aurkako epaiketa zela eta. Miasak 120 langile ditu Landabengo industrialdean, Iruñean, eta autoetako abiadura-kaxetarako urkilak egiten ditu. CCOOk lau ordezkari ditu langile batzordean, bi LABek eta bat ELAk.

David Molinero (CCOO) langile batzordeko presidenteak azaldu duenez, urtarrilean zuzendaritzak 23 langile bota zituen, lanik ez zutela argudiatuta. «Baina, egiazki, badugu lana».

Molinerok salatu du Miasa ekoizpena Zaragozako fabrika berrira eramaten ari dela. «Logikoki, horrek hemengo proiektuak hiltzea dakar. Gainera, beste planta bat izatea xantaia gisa erabiltzen ari dira lantaldearen baldintzak okertzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.