Noiz sortua: 2020-03-25 00:30:00

Eguraldia lagun, aurrera jarraitzen dute Zaldibarko bi gorpuen bilaketa lanek

Eusko Jaurlaritzak uste du aro eguzkitsuak lagun dezakeela Joaquin Beltranen eta Alberto Sololuzeren gorpuak zabortegitik ateratzen
Zaldibarko zabortegiko bilaketa lanak, artxiboko irudi batean.
Zaldibarko zabortegiko bilaketa lanak, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2020ko martxoak 25
Koronabirusak guztiz estali du Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian joan den otsailaren 6an eta hortik aitzina gertaturiko hondamendia, baina oraindik ere zabor azpian daude Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hango langileen gorpuak. Hilabete eta erdi joan da, eta Eusko Jaurlaritzak adierazi du bi hilotzen bilaketa lanek ez dutela etenik izan denbora horretan guzian, eta nabarmendu du azken egunotako eguraldi eguzkitsuak ahalbidetu dezakeela «aurrerapen askoz azkarragoak» egitea.

Atzo goizean, lau hondeamakina ibili ziren bilatze lanetan. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, zabortegiaren egonkortze lanekin jarraituko dute B2 gunera ailegatu ahal izateko lau gunetan banatu dute zabortegiko eremua. Hala, azkartu eginen lukete bilatze lana.

Zaldibar Argitu plataformak instituzioei eskatu die areagotu ditzatela zabortegiaren azpian harrapaturiko bi langileen gorpuen bilaketa lanak. «Egoera tragedia bat da familientzat. Senideen galera inpotentziaz eta konfinamenduan bizitzen ari dira».

Protesta, etxetik

Heldu den ortziralerako protestara deituko dutela iragarri dute, baina, kalera atera ezin denez, etxeetatik eginen dute mobilizazioa, balkoietatik lapiko joka. Zabortegiaren inguruko herrietako herritarrei eginen diete leiho eta balkoietara ateratzeko deia. Ortziralean, hain zuzen, 50 egun beteko dira Zaldibarko zabor jausia gertatu eta bi langileak azpian geratu zirenetik. Plataformak aurreratu duenez, bertzalde, apirilaren 6rako ere deituko dute protestara Verter Recicling zabortegiko enpresa jabearen kudeaketa desegokia salatzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 7an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.401 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 790 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.149 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Saltoki txikiak itxita Iruñean. ©Iñigo Uriz / Foku

Kontrolak indartuko dituzte Aste Santuan

Berria

Martxoaren 21az geroztik SARS-CoV-2 birusaren kasu berri gutxien atzeman duten eguna izan da atzokoa Euskal Herrian. Testa egin gabe ari dira sendagiria ematen gaitzak jotako osasun langileei.

Urkullu lehendakaria eta Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua ©Irekia
Lanbidek Bilbon duen buego bat, aurreko astean ©Luis Tejido (Efe)

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna