Haitik lankidetza eskatu dio Dominikar Errepublikari

Uharteko «segurtasunik eza» desagerrarazteko laguntza eskatu dio. Dominikar Errepublikak bertan behera utzi ditu ikasle haitiarren bisak

Igor Susaeta.
2021eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Uhartean «segurtasunik ezaren arazoa» desagerrarazteko asmoarekin, Haitiko Atzerri ministro Claude Josephek laguntza eskatu dio Dominikar Errepublikari. Modu horretan, herrialde mugakideko gobernuari erantzun dio, zeren, ordu batzuk lehenago, herenegun, Dominikar Errepublikako presidente Luis Abinaderrek eskatu baitzion nazioarteari «urgentziaz» jokatu zezala Haitin. Josephek oroitarazi nahi izan zion, ordea, AEBek joan den urriaren 25ean jakinarazi zutela delinkuentzia handitzen ari zela Dominikar Errepublikan. «Uharteko segurtasunik ezaren arazoa desagerrarazteko asmoz, elkarrekin lan egiteko eskatu nahi diot Dominikar Errepublikari», nabarmendu zuen Atzerri ministroak sare sozialetan.

Mezu horien ondoren, Dominikar Errepublikak herenegun bertan jakinarazi zuen bertan behera utzi zuela unibertsitateko ikasle haitiarrei bisak emateko martxan zuen programa. Hain zuzen,haien egoera erregularizatzeko zain Dominikar Errepublikan dauden ehunka unibertsitate ikasle haitiarri eragiten die iragarpen horrek.

Eta Haitin kaotikoa da egoera. Joan den astelehenean bi talde armatutako kideek herrialdearen iparraldeko ospitale bat arpilatu, eta, ondoren, su eman zioten eraikinaren zati bati. Bi talde armatuetako kideen arteko tirabiren ondorioz, borrokak hasi zirenospitalean bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.