Txapeldunen Liga

Batekin nahikoa izan da

Wolfsburgek 1-0 hartu du mendean Bartzelona, eta Txapeldunen Ligako finalean jokatuko du. Rolfok egin du gola, 57. minutuan

Wolfsbugeko Fridolina Rolfo, atzo Bartzelonari sartutako gola ospatzen. GABRIEL BOUYS / EFE.
ainara arratibel gascon
2020ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Wolfsburg eta Bartzelona izan dira sasoi honetan Europan gol gehien sartu dituzten taldeak. Atzo arte 140 gol sartuak zituen lehenak, eta 117 bigarrenak. Gol asko espero zitezkeen, beraz, atzo, bi taldeek Anoetan jokatutako Txapeldunen Ligako finalerdian. Baina, futbolean askotan gertatu ohi bezala, usteak erdi ustel. 1-0 amaitu zen partida Wolfsburgen alde. 57. minutuan lortu zuen Rolfok garaipenaren gola. Bartzelonaren aurrelariak bigun aritu ziren erdiraketa bat urruntzeko garaian, etapare bat alderatzeren ostean iritsi zen gola. Hala, Wolfsburg hirugarrenez Europako txapeldun izateko lehiatuko da igandean.

Ez zen partida ikusgarria izan, baina bai entretenigarria. Aurrera begira eraikitako taldeak dira biak, eta atzokoan ere erakutsi zuten. Nahiz eta batez ere partidaren azken txanpan Wolfsburgzuhurrago aritu erasora jotzeko orduan.

Hobeto ekin zion partidari Bartzelonak, eta lehen 20 minutuetan nagusi izan zen, aukera argirik eduki ez arren. Oshoala izan zen arrisku gehien sortu zuen jokalaria. Marionak aurrean egindako lanari esker, nigeriarrak duen abiadura eta joko zuzena baliatu zuen alemaniarren atera gerturatzeko. 7. minutuan gutxigatik joan zitzaion kanpora errematea. Ondoren, korner batean baloiak Wolfsburgen atzelari baten eskuan jo zuen, baina epaileak ez zuen penaltia adierazi, nahiz eta oso argia zirudien.

Alemaniarrak ez zeuden eroso. Baina Bartzelonaren baloiaren irteeraren presioan asmatzen hasi ziren, eta pixkanaka zelai erditik aurrerako jokalariak agertzen hasi ziren: Harder, Rolfo eta Popp. Kontraerasoa oso ondo egiten duen talde bat da Wolfsburg. Pase gutxi behar ditu aurkariaren atera ailegatzeko, eta halako jokaldi batean Rolfok gertu izan zuen gola (24. min.). Baina baloia nahi baino gehiago gurutzatu zuen. Bartzelonak Hanssenek pare bat jokaldirekin erantzun lehen zatiaren azken txanpan. Horietako batean ezkerretik ondo sartu zen areara, eta ozta-ozta joan zitzaion baloia kanpora.

Aldagelatik bueltan, Bartzelonak izan zuen jokoaren ekimena, eta neurketako abagunerik argiena eduki zuen. Jennifer Hermosok pase sakon ona eman zion, eta Hanssenek aukerako baloia izan zuen jaurtitzeko. Baina erratu, eta Marionari pasatzea erabaki zuen. Hor galdu zen aukera. Garesti ordaindu zuen Bartzelonak, ia erreskadan ailegatu baitzen Rolforen gola.

Baloi jabetza eman zioten alemaniarrek Bartzelonari, kontraerasoa aprobetxatu nahirik. Nekea antzeman arren, kataluniarrekekinean segitu zuten, eta Mariona buruz eta Aitana area ertzetik egindako jaurtiketa batean partida berdintzear egon ziren. Bainaez zuten asmatu.

Gaur jokatuko dute beste finalerdia, San Mamesen (20:00) Lyonek eta Irene Paredesen PSGk. Lyon egungo txapelduna da, eta irabazteko faboritoa. Baina PSGk azken sasoian baino estuago hartu du bai ligan, bai Kopan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.