Sahararako konponbidea autodeterminazio eskubidea da, EAJren ustez

EH Bilduk Espainiako Atzerri ministroaren presazko agerraldi bat eskatu du, galdetzeko ea Saharan irtenbiderik bultzatzeko konpromisorik duen

Sahararen aldeko mobilizazio bat, pasa den asteburuan. BERRIA.
Erredakzioa
2020ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Asteburuan izandako mobilizazioen ondotik, Saharako herriari babesa adierazteko mezuak zabaldu dituzte Euskal Herriko eragile andanak. EAJren Euskadi Buru Batzarrak elkartasuna adierazi dio «nor izateko eskubidea aldarrikatzeko bide baketsutik daraman bidean», eta salatu du su etena hautsiz Marokok NBEren ebazpenak urratu izana. EBBren iritziz, argi dago NBEren Minurso misioak bake hauskorra ahalbidetu duela orain arte, eta ez duela lortu Saharako herriaren autodeterminazio eskubidean oinarritu beharko litzatekeen konponbide negoziatu bat bideratzea.

EH Bilduk, berriz, azalpenak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, eta Arantxa Gonzalez Atzerri ministroaren presazko agerraldia galdegin du Kongresuan. «Konpromiso irmoa» adierazi die Fronte Polisarioari eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari, Marokoren legez kanpoko okupazioaren aurka, eta nazioarteko komunitateak babesa agertzeko unea dela erran du.

Euskadiko Gazte Sozialistek (JSE-Egaz) nazioarteari galdegin diote Mendebaldeko Saharan bakea eta segurtasuna lortzen saia daitezela, eta «deskolonizazio prozesua amaitzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.