Irabazteko bi modu

Bidasoak garaipen handia lortu du Ademar Leonen kontra: 25-18. Azken unean hartu du mendean, berriz, Bera Berak Malaga: 27-28

Bidasoako Jon Azkue jaurtiketa bat egiten atzoko norgehiagokan. JON URBE / FOKU.
ainara arratibel gascon
2018ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Batak sufrituta eta besteakgozatuta; baina, biek, irabazi. Bidasoak eta Super Amara Berak Berak garaipen baliotsuak lortu zituzten atzo, ligako partidetan. Irundarrek uste baino errazago hartu zuten mendean Ademar Leon (25-18); donostiarrei, haatik, uste baino gehiago kostatu zitzaien Malagari irabaztea (27-28)

Bidasoa oso liga hasiera ona egiten ari da, etadenboraldi honetan kontuan hartzeko taldea izango dela erakutsi zuen atzo. Bi garaipen eta berdinketa batekin sailkapenaren muturrean da. Ademarren aurkako garaipenak are konfiantza gehiago eman behar dio Jacobo Cuetararen taldeari, atzoko aurkaria goran egoteko hautagai sendoetako bat baita

Gozatu ederra hartu zuten zaleek, batez ere bigarren zatian.Partida, dena den, aurrenekoan hautsi zuten etxekoek. 5-1eko partzialarekin sei goleko errenta lortu zuten 24. minutuan: 12-6. Hortik aurrera, nahiz etaAdemar maila handiko taldea izan, Cuetararen jokalariek ondo kudeatu zuten errenta. Defentsan serio arituz, eta erasoan eraginkor garaipena lortu zuten.

Bera Berak, haatik, ederki izerditu behar izan zuen Malagan garaipena lortzeko. Azken erasoan etxekoek eskura izan zuten berdinketa. Baina Gandulfok kanpora bidali zuen jaurtiketa. Hori, eta aurreko erasoan Reanatak gelditutako penaltia erabakigarriak izan ziren.

Donostiarrak ez ziren eroso aritu partida guztian zehar, batez ere erasoan. Malagak puntu bakarra du sailkapenean, baina etxean beti da arerio deserosoa. Atzo beste behin erakutsi zuen. Ez zion Bera Berari ohiko joko bizkorra egiten utzi, eta geldikako jokoan Imanol Alvarezenek ez zituzten gauzak argi izan.

Atsedenaldira partidako errentarik handienarekin joan ziren: 11-14: Baina etxekoek emaitzari buelta eman, eta bi golez ere egon ziren aurretik: 20-18 (42.min). Baina Bera Berak sufritzen ere badakiela irabazten erakutsi zuen,eta jokalariek behin eta berriz errepikatzen dutena berretsi zuten: halako partidak irabaztean dagoela neurri batean Liga lortzeko gakoa. Atzokoan ez zuten huts egin.Asteburuan, liga irabazteko beste hautagaietako bati egingo diote bisita: Guardesi. Atzoko golegile onenak Arderius eta Cardoso izan ziren. Seina gol sartu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.