Realak, Athleticek eta Eibarrek gaur jokatuko dute

2021eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Aste barruko liga jardunaldiko neurketak dituzte gaur Eibarrek, Realak eta Athleticek. Eibarrek azken bi partidak galdu ditu, eta gaur Levanteren zelaian jokatuko du (18:00). «Azken bi partidak galdu arren, taldea ondo lehiatzen ari da. Gakoa partidako une zailak ondo kudeatzen jakitea da», adierazi zuen atzo Ana Junyent teknikariak. Realak, berriz, sailkapenaren puntan segitzeko erronka du, Reala Madrilen zelaian irabazita (19:00). «Lehen hiru partidetan egindako lanari segida emateko neurketa da», nabarmendu zuen Natalia Arroyok. Athleticek Valentziari egingo dio bisita (19:00), etahonela aztertu du partida Iraia Iturregik. «Multzoa konfiantzaz dago. Erasoan jokatuko dugu, etxetik kanpo irabaztea oso garrantzitsua baita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.