Calleja, Alaves uztear

Emaitza txarrak direla eta, ez du jarraituko Gasteizko taldean. Rafinha Alcantara Realean ariko da, PSGk utzita, denboraldi amaitu bitartean

Javi Calleja aginduak ematen Alavesen denboraldi honetako neurketa batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU.
ainara arratibel gascon
2021eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Javi Callejak ez du gehiago zuzenduko Alaves. Atzo, Eguberrien etenaldia eta pasatu gero, Ibaian egon zen. Lehena izan zen iristen, eta azkena joaten. Baina ez zuen zuzendu lan saioa: prestatzaile fisikoak zuzendu zuen.

Callejak iragan astetik zekien ez zuela jarraituko karguan. Baina kontratuko klausula bat tarteko, Alavesek urtarrilaren 1 arte itxaron nahi zuen, kontratuaren zati bat ez ordaintzeko. Azkenean, ez da hala izango: edizio hau ixteko orduan, akordioa zuten kontratua eteteko, eta, ezusterik ezean, datozen egunetan Jose Luis Mendilibarrek hartuko du haren lekua.

Bestalde, Realak atzo egin zuen ofizial Rafinha Alcantara utzita ariko dela taldean denboraldia amaitu arte. Brasildarrak 28 urte ditu, eta Mazinhoren semea da. Thiago anaiarekin batera, Bartzelonaren harrobian hezi zen. Baina belauneko bi lesio larri zela medio, ez zuen lehen taldean egonkortzerik izan. Celtan eta Interren utzita ibili eta gero, iaz PSGrekin fitxatu zuen, baina ez du bildu Mauricio Pochettinoren konfiantza. Erdilariak ezingo du jokatu igandean Alavesen kontrako derbian. Izan ere, astelehenean zabalduko da neguko merkatua, «Gogo eta ilusio handia dut, eta sasoiz ondo nago. Helburu handiak ditu Realak, eta lagundu egin nahi dut», adierazi zuen atzo.

COVID-19 kasu ugari

Atzo jakin zen Realeko gizonezkoen lehen taldean eta bigarrenean hamazazpi COVID-19 kasu izan direla: 10 lehen taldean, eta zazpi Reala B-n. Eibarrek sei kasuren berri eman zuen, eta Amorebietak hirurena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.