Noiz sortua: 2018-09-27 00:30:00

Mende bati eskainitakoak

Euskaltzaindiak bost egitasmo antolatu ditu, beren-beregi, mendeurrenaren ospakizunerako
Ekitaldi kulturalak aurkezteko agerraldia egin zuten Euskaltzaindiko ordezkari eta sortzaileek atzo.
Ekitaldi kulturalak aurkezteko agerraldia egin zuten Euskaltzaindiko ordezkari eta sortzaileek atzo. EUSKALTZAINDIA Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Larrabe Arnaiz -

2018ko irailak 27

Hesteetatik lotuta daude hizkuntza eta kultura, Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan. «Hizkuntza, kulturarik gabe, ez da ezer. Euskal hizkuntza eta euskal kultura lotuta daude barru-barrutik». 100 urte dira euskararen akademiak lehen urratsak egin zituenetik, eta, mendeurrenaren harira antolatu dituzten topaketa akademikoetatik harago, kultur ekitaldiak sustatu dituzte hainbat sortzailerekin batera. Bost egitasmo prestatu dituzte, zehazki, ospakizunerako: Tartean antzerki konpainiak Ghero antzezlana sortu du; Aukeran dantza taldeak, Biz Hitza ikuskizuna; Bilboko Koral elkarteak Mende berria kantuz emanaldi ibiltariak egingo ditu; Bernardo Atxaga idazleak eta Jose Kruz Gurrutxagak aktoreak irakurraldi dramatizatua ondu dute, eta Astelehen eta Astearte Buruzuriak kontzertu zikloak egingo dituzte Bilbon eta Donostian. Ekitaldi guztien berri emateko agerraldia egin zuten atzo Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, ikuskizunak prestatu dituzten artistekin batera.

Datorren astean abiatuko dira mendeurrenaren harira antolatutako ekitaldi kulturalak, eta 2019ko urrira bitarte Euskal Herrian barrena ibiliko dira. Urriaren 4tik 6ra bitarte Euskaltzaindiak Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) egingo duen Arantzazutik mundu zabalera: 1968-2018 biltzarraren testuinguruan aurkeztuko dute Bernardo Atxagak eta Jose Kruz Gurrutxagak prestatu duten irakurraldi dramatizatua.

«Zer gertatuko litzateke Martuteneko kartzelan baldin eta Etxepare, Axular... eta beste hainbat euskal klasikoren testuak irakurriko balituzke presoek? Bada, erantzuna gure ikuskizuna da». Galdera batekin azaldu du Gurrutxagak Euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia Martuteneko kartzelan ikuskizunaren funtsa. Urriaren 4an egingo dute estreinaldia, Arantzazun, eta Euskal Herrian barrena zabalduko dute pieza gero.

Hurrengo egunean aurkeztuko du Bilboko Koral elkarteko Euskeria gazteen koruak Mende berria kantuz ikuskizun ibiltaria, Arantzazun bertan. Euskal taldeen bertsio koralak prestatu ditu Euskeriak, eta emanaldiak egiten dituzten herrietan, tokian tokiko koruak batuko zaizkio kantura. «Helburua da kantu hauek guztiak koruen kantu zerrendetan mantentzea». Iñigo Alberdi Koraleko kudeatzaileak azaldu duenez, Donostiako Orfeoi Gaztearekin arituko da Euskeria Arantzazun.

Antzerkia eta dantza

Munduko azken euskaldunaren istorioa du ardatz Tartean antzerki konpainiak ondu duen Ghero antzezlanak. 3000. urtean kokatu du antzezlana Patxo Tel leria gidoigileak, eta ospitale batean hilzorian dagoen azken euskaldunaren azaletik kontatu du istorioa. «Komedia solemne» gisa definitu du Telleriak obra. «Barre egiteaz eta hausnartzeaz gain, omenaldia egin nahi genion euskararen iraupenari».

Koldo Mitxelenaren hitzak bere egin ditu Telleriak; izan ere, hark esana da euskararen fenomeno harrigarriena ez dela jakitea haren jatorria nondik datorren, baizik eta nola lortu duen irautea. «Guk 3000. urtean kokatu dugu obra, eta munduko azken euskalduna da protagonista. Distopia batean dago, hizkuntza bakarra dagoen mundu batean dagoelako». Beste mezu bat ere badu antzezlanak; hizkuntza aniztasunaren aldekoa: «Orotara, hamabi hizkuntza erabiltzen ditugu antzezlanean, eta horietako batzuk hilda daude jada». Existitzen ez den hizkuntza bat ere badu piezak, gidoigileak aurreratu duenez. Azaroaren 20an estreinatuko dute, Bilboko Arriaga antzokian.

Datorren urtean aurkeztuko du Aukeran dantza konpainiak Biz Hitza ikuskizuna. Xabi Payak egin du obraren gidoia eta, dantzaren bidez, euskararen historia kontatzen du piezak. «Herria da gorputza, hizkuntza bihotza. Xalbador bertsolariak esana da hori, baina hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo etengabeko bilakaera?» Edu Muruamendiaraz konpainiako koreografoak irakurri ditu Payaren gidoiak gordetzen dituen hitzak. Zehazki, Loraldia jaialdian aurkeztuko dute pieza: 2019ko martxoaren 16an, Bilboko Arriaga antzokian.

Bestalde, hamar kontzertu akustiko ere egingo dituzte Bilbon eta Donostia n. Amorante, Mice, Petti, Mikel Urdangarin, Nizuri Tazuneri eta Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo eta Fran Urias abeslariak izango dira Bilbon. Urriaren 15ean izango da lehen emanaldia; eta, astelehenero, talde batek kontzertua emango du Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.

Astearteetan, berriz, Donostian egingo dituzte. Urriaren 16an, Amorante arituko da Euskaltzaindiaren egoitzan, eta, ondoren, Mice, Pauline eta Juliett eta Hesian taldeko bi abeslariak izango dira.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aritxulegiko gaina, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. ©

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoa berbera ez izatea», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen goratu da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna