Euroaren eremua %0,2 hazi da, uste baino hobeto

2019ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Ezkor ziren adituak. Bloomberg agentziak galdetutako ekonomista gehienek uste zuten hirugarren hiruhilekoan ekonomiak %0,1 atzera egingo zuela. Azkenean, Eurostat estatistika erakundeak aurreratu duenez, %0,2 handitu da barne produktu gordina uztailetik irailera, bigarren hiruhilekoko erritmo berean. Urte arteko tasa aintzat hartuta, hazkundea %1,1ekoa da. Ez da hazkunde sendoa, baina bederen iragarpen ezkorrak astindu ditu gainetik euroaren eremuak oraingoz, eta aurreko hilabeteetako bide beretik segitzen du hazten, motel baina iraunkor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.