Albistea entzun

Andoni Kortazar. Ikerlaria

«Eskari nahikoa ez duten AHT lineak kaltegarriak dira ingurumenarentzat»

Ohikoa da AHTa garraiobide jasangarri gisa aurkeztea, baina, Andoni Kortazarren arabera, hori ondorioztatzeko azterketa gehienek ez dute kontuan hartzen eraikitze fasea. Beste neurri batzuen alde egin du.

OSKAR MATXIN EDESA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Bastida Alzuru -

2021eko maiatzak 5

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Ekopol ikerketa taldeak Espainiako AHT sarearen inguruko ingurumen balantzea egin du, eta azpiegitura horren eragina neurtu. Andoni Kortazar, Gorka Bueno eta David Hoyos ikerlariek osatu dute ikerketa, eta analisiaren ondorioak azaldu ditu Kortazarrek (Laudio, Araba, 1978).

 

AHTaren inguruko ikerketa bat egin duzue. Zer aztertu duzue?

Ikerketa proiektuaren helburu nagusia AHTak klima aldaketa arintzeko duen ahalmena aztertzea izan da, eta, horrela, Europako Batasunak 2050erako ezarritako ingurumen helburuak lortzen lagunduko ote duen egiaztatzea. AVE sareak bere bizitza osoan edukiko lituzkeen isuriak eta energia kontsumo nagusiak aztertu ditugu.

Zein dira ateratako ondorioak?

AVE sarearen ingurumen balantzean eraginik handiena duen faktorea eskari osoaren dentsitatea da; hau da, bidaiari kopurua. Eskari nahikoa ez duten AHT lineak, ingurumen ikuspegi batetik hartuta, onuragarriak baino kaltegarriagoak izango dira etorkizunean. Espainian, Levanteko eta Iparraldeko lerroek ez dute eskari nahikoa.

Mugikortasun jasangarriari dagokionez, azpiegitura berriak eraiki gabe, badaude garraio sektorean ingurumen inpaktua murrizteko beste aukera batzuk. Adibidez, emaitza askoz hobeak lortzen dira ibilgailu arinen okupazioa handituz.

AHTaren sareak nolako eragina du ingurumenean?

Gaur egungo klima larrialdian eta gas isurketak murrizteko dugun premiarekin, AHTak klima aldaketa arintzeko eta petrolioarekiko menpekotasuna murrizteko duen ahalmena ez da nahikoa, eta kasu batzuetan egoera okertzen du.

Ohikoa da AHTa garraiobide jasangarri gisa aurkeztea, baina, ikerketa honen bidez, ñabardurak atera dizkiozue kontu horri.

Bai, ohikoa da. Gerta liteke AHTa elektrikoa izateagatik beste garraio mota batzuk baino posizio hobean egotea. Baina horrek ez du esan nahi edozein kasutan ingurumenean onurak ekarriko dituela. Baieztapen horiek egiten dituztenek, normalean, AHTaren operazio fasea bakarrik aipatzen dute; ez dute kontuan hartzen azpiegitura eraikitzeko fasea.

Diozunez, orain arte garraiobide horren inguruan egin diren azterketa gehienek ez dituzte kontuan hartzen azpiegitura eraikitzearekin lotutako kargak. Eraikuntza eta mantentze faseak kontuan hartuta, asko aldatzen da emaitza?

Erabat. AHTak energia elektrikoa erabiltzen du; beraz, operazio fasean sortzen diren inpaktuak ez dira diesela kontsumitzen duen tren batenak bezalakoak. Baina, azpiegituraren eraikuntzan, baliabide material eta energetiko asko behar dira. Kontabilizazioan horiek guztiak ez sartzeak azterketa partzialak izatera eramaten du.

Zenbat denbora beharko litzateke azpiegitura eraikitzeko egindako energia gastua eta isurketak konpentsatzeko?

AVE sare osoaren emaitzek adierazten dute bederatzi eta hamasei urte bitartean beharko dituztela konpentsazioa lortzeko. Hala ere, emaitzak nabarmen aldatzen dira linea edo korridore bakoitzaren arabera. Levanten, hamalau eta 21 urte beharko lirateke, eta Iparraldeko linearen kasuan, ez litzateke inoiz gertatuko.

Garraio eskaria, beraz, aldagai garrantzitsua da. Ongi neurtu eta aztertu beharreko kontua da?

Eraginik handiena duen faktorea da. Eskaria gakoa da. AHTak ez baditu errepidetik eta airetik bidaiariak eta merkantziak erakartzen, ez du ingurumenean ekarpen nabarmenik egingo.

AHTaren atal berriak eraikitzeko erabakiek zer izan beharko lukete oinarrian?

Gure ondorioa argia da: eskari nahikoa izango luketen trenbideak soilik eraiki beharko lirateke.

Hego Euskal Herrian ari dira AHTa eraikitzen. Arantxa Tapiak, iaz, «Euskadiko historian garraioaren deskarbonizazioari egiten zaion ekarpenik handiena» bezala saldu zuen. Horretarako, hipotesirik baikorrenak bete beharko lirateke. Nola ikusten duzu?

Baieztapen horiek datuekin egiaztatu behar dira, eta, proiektu horiek eraikuntza fasean daudenez, datuen estimazioan oinarritutakoak dira. Laster argitaratuko dugu euskal Y-aren ikerketa, eta puntu beltzak argitzen saiatuko gara. Garraio eskariaren estimazioak, bidaiariena eta lehengaiena, zalantzazkoak direla uste dugu.

AHTa trantsizio ekologikoaren ikur gisa saldu izan dute. Uste duzu ez dela biderik aproposena?

Trantsizio ekologikoa norabide askotatik jorratu behar da, eta garraio politiketan ere alde anitzetatik erantzun beharko zaio. AHTa teknologia interesgarria da ingurugiro ikuspegi batetik, baina, onurak sortzeko, baldintza jakin batzuk bete behar ditu. Beste aukera batzuen alde ere apustu egin behar da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hego Euskal Herriko ostalariek aukera izanen dute 22:00ak arte irekitzeko. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal Herri osoa arintze fasean izanen da bihartik aurrera

Ion Orzaiz - Mikel P. Ansa - Paulo Ostolaza

Jaurlaritzak neurri murriztaile gehienak arindu ditu, epaileen irizpideei men eginda. Hegoalde osoan libre izanen dira joan-etorriak. Txibitek ostalaritza irekitzeko plana aurkeztu du

Berhokoirigoin, bakegileen ekitaldi batean. ©Bob Edme

Mixel Berhokoirigoin hil da

Berria

Gaixotasun larri baten ondorioz zendu da. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sustatzaile eta lehendakari izan zen, eta azken urteetan Bakegile ezagunetako bat. 

→ Berria jakin eta berahala zabaldu dira atsekabe mezuak

→ Berhokorigoinen ibilbidea, argazkitan.

→ Haren hitzetan, BERRIAn egindako elkarrizketen bilduma.

Donostiako ospitaleko larrialdietako sarrera. ©GORKA RUBIO / FOKU
‘COVID-19aren Liburu Zuria’-ren aurkezpena, atzo, Bilbon. ©Aritz Loiola, Foku

Aro beltzerako liburu zuria

Gotzon Hermosilla

Zenbait arlotako 40 ikerlarik baino gehiagok 'COVID-19aren Liburu Zuria' aurkeztu dute. Jakintza arlo askotatik aztertu nahi izan dute pandemiak ekarritako egoera. 175 proposamen zehatz egin dituzte, «datuetan oinarrituta»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.