Alderdia legez kanpo finantzatzea egotzi diote Khani

2022ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Goi agintarien aurka egiteagatik ez ezik, alderdiaren finantzaketagatik ere ikertzen ari dira Khan. Joan den asteko asteazkenean, Ikerketa Federalerako Agentziak deklaratzera deitu zuen, baina Khan ez zen agertu. Ostiralean deitu zuten bigarrenez, baina, orduan ere, uko egin zion agertzeari. Deklaratzeari hirugarrenez uko egingo balio, hura atxilotzeko aginduko luke agentziak.

Iturri ofizialen arabera, AEBetako, Australiako, Kanadako, Erresuma Batuko eta Belgikako konpainiek diruz lagundu dute Khanen alderdia, baina hark ez zion horren berri eman Hauteskunde Batzordeari. Khanek, ordea, ukatu egin ditu bere aurkako salaketa guztiak, eta bere alderdiaren aurka egitea leporatu dio Hauteskunde Batzordeko presidente Sikandar Sultani.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.