SNCFko tren gidarien %100ek egin dute greba Ipar Euskal Herrian

Frantziako Gobernuak ez du negoziatzeko borondaterik erakutsi orain arte. Ekintzekin segitzeko asmoa dute langileek
SNCFko langileak bozkatzen, atzo, Miarritzeko geltokian.
SNCFko langileak bozkatzen, atzo, Miarritzeko geltokian. ISABEL MIQUELESTORENA Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2018ko apirilak 10

Mobilizazioa apaldu gabe segitzen dute trenbideetako langileek. Laugarren greba eguna zuten atzo, eta parte hartze zabala izan zuen Ipar Euskal Herrian. Sindikatuen arabera, langileen %70 eta %80 artean greban zen; gidarien artean, %100. «Konplikatua da, SNCFk dena blokeatzen baitu. Ofizialki erraten dute langileen %30 inguru dela greban, baina aski da ikustea zenbat tren ibilki diren, ez da sinesgarria», adierazi zuen Peio Dufau CGTko kideak.

Miarritzeko geltokian zuten hitzordua atzo protesta egiteko, eta 180 bat pertsona elkartu ziren, langileak eta sostenguak. Mobilizazioari buruzko azken berrien ondotik, greba segitu ala ez erabakitzeko bozka: 132 langilek bozkatu zuten; 131k greba segitzearen alde, eta batek zuri. Ondoren, Miarritzeko aireportura buruz abiatu ziren manifestazioan. Aireportuko itzulgunera iritsita, bidea moztu, eta bengalak piztu zituzten, hegazkinak trabatzeko asmoz. Arratsalde hasiera arte iraun zuen blokeatze ekintzak.

Sostengu zabala jasotzen ari direla baieztatu zuen Peio Dufauk. «Frantzia mailan diru bilketa abiatu dute [kasik 600.000 bilduak zituzten edizio hau ixterako], eta guk ere txeke andana jaso dugu: Tarnoseko hautetsi batek 1.100 euro eman ditu, ATTAC mugimenduak 500...», kontatu zuen, pozik.

Anartean, Frantziako Gobernuak irmo segitzen du. «Elkarrizketak badira, baina ez da negoziaziorik. Ostiralean sei ordu eta erdiko bilkura egin zuten; ez da pikorik aitzinatu. Eta hori ez du bakarrik CGTk erraten, baita CFDTk ere. Horiek ere biziki haserre ziren bilkuraren ondotik, alta ez dira erradikalenak». Ipar Euskal Herrian, Vincent Bru Martxan-eko diputatuarekin biltzekoak dira ostiralean. Anartean ekintzekin segitzeko asmoa iragarri dute. Herenegun, martxan zen tren bakarra gibelatua izan zen, «asmo txarreko ekintza» baten ondorioz, SNCFn arabera.

Borroken bateratzearen zain

SNCFko langileen hiru laurdenak greban ziren atzo Frantzian. Sindikatuek espero dute protestan ari diren beste sektore anitz ere —unibertsitateko ikasleak, zahar etxeetako eta ospitaleko langileak...—batuko zaizkiela apirilaren 19rako greba orokorra egiteko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Pertsona batzuk maskararekin pasa den astean, Orion (Gipuzkoa). ©Jon Urbe / FOKU

Getariako Udalak, hiru kasuren berri eman, eta Osasun Sailaren jarrera salatu du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote zuzenean emateko egon daitezkeen positiboen berri eta hartzeko herritarrak babesteko hartu beharreko neurriak. Azpeitiko (Gipuzkoa) Udala ere kezkatuta dago.

Sanferminak bertan behera geratu diren arren, zuri-gorriz jantzitako gazte bat, maskararekin, Iruñean. ©Jesús Diges

Koronabirusaren agerraldiak

Berria

Koronabirusaren aurreneko olatua makaldu eta konfinamendua arintzen hasi ondoren agerraldi gehiago ditu gaitzak. Ekainetik aurrera gutxienez hamahiru agerraldi izan ditu COVID-19ak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna