ADIERAZPENA

2022ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrean ontzen ari diren hezkuntza itunaren harira, eta puntuz puntu zerrendatuta, hona zer eskatu dieten alderdi politikoei Hezkuntza plazara manifestuan:
Hezkuntzarako eskubidea bermatu behar da. Inklusioa, aukera berdintasuna, euskalduntzea eta «doakotasun erreala» bermatu behar ditu hezkuntza sistemak.
Inklusiorako eskubidea bermatu behar da. Jatorriarengatik eta egoera ekonomikoarengatik zein bestelako motiboengatik sortutako «segregazioak» gainditzeko neurriak jaso behar dira.
Euskalduntzeko eskubidea bermatu behar da. «Euskara ardatz harturik», eta «euskal curriculuma oinarri», ikasle euskaldun eleaniztunak heztea helburu izango duen hizkuntza eredu «orokortuaren» alde egin behar da lege berrian.
Eraldaketa pedagogikoaren alde egin behar da. Ikaslea «subjektutzat»hartuko duen metodologia «kritiko eta aktiboen» alde egin behar da; ebaluazio «hezitzailea» eta «pedagogia feminista» ere bultzatu behar dira.
Autonomia eta parte hartzea sustatu behar da. Hezigune bakoitzeko hezkuntza komunitateak bere hezkuntza proiektua sortu eta kalitatez garatzeko era izan behar du.
Zerbitzu publiko batera egin behar da. Urratsak egin behar dira «hezkuntza sistema publiko bakarra» lortzeko.
Erabakitzeko eskubidea behar da. Eskatu dute euskal hezkuntza sistema propio baten aldeko urratsak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.