%16ko erosteko ahalmen galera hamabi urtean

2022ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Mobilizazio asmoekin batera, ELAk ezagutarazi du Hego Euskal Herriko langile publikoen soldatak azken urteetan izandako bilakaeraren bere ikerketa. Sindikatuaren arabera, 2010az geroztik langile publikoek %16ko erosahalmen galera izan dute KPIarekin alderatuta, eta aurtengo %3,5eko eguneratzearekin galera hori %20ra iritsiko da 2023an. Era berean, zehaztu du Hego Euskal Herrian langileen %12k dihardutela zuzenean sektore publikoan, eta Europan batez bestekoa %20koa dela. Alde horren azalpena azpikontrataturiko langileetan dago, guztira 120.000 baitira. Aldi berean, ELAk gogorarazi du 60.000 behin-behineko langile daudela sektore publikoan; horietatik 24.000, Osakidetzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.