Albistea entzun

Espainia. Pedro Sanchezen gobernua. Isabel Zelaa

Hezkuntza politikako izen ezinbestekoa

80ko hamarralditik ari da PSE-EEko kide Isabel Zelaa hezkuntza arloko lan politiko eta instituzionaletan, gidari; Hezkuntza Ministerioko lema hartuko du orain.
TEJIDO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2018ko ekainak 7

Nazionalista batek egiten badu, ondo; sozialista batek egiten badu, gaizki. Ez da bidezkoa». Hizlari zorrotza izatearen fama du Isabel Zelaak (Bilbo, 1949). Halaxe, 2014ko urtarrilean BERRIAri emandako elkarrizketan aratz eta irmo solastatu zen 2009-2012an PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan egin zuen lanaren alde. Hezkuntza sailburu jardun zuen, eta arrastoa utzi zuen: haren ondare izan ziren, esaterako, hiru eleko eredua eta euskal gatazkaren biktimak ikasgeletara eramateko egitasmoa. Hezkuntzari lotuta aritu da —Hezkuntza Sailean jardun zuen 1980ko hamarkadan, Jose Ramon Rekalde sailburu zela; sailburuordea izan zen Fernando Buesa sailburuarekin—, eta esperientzia horrek guztiak Madrilera eraman du orain: Hezkuntza ministro ariko da. Gobernuko bozeramaile ere izendatu du Pedro Sanchezek.

Eskola publikoaren alde egin du beti, inor mintzeko beldurrik gabe. «Publikoak izan behar du administrazioaren erreferente. Itunpekoak jakin egin behar du hori». Sarri jardun du, halaber, hezkuntzan jarduteko era neutro bat badagoela iritzita, eskola helburu «ideologikoekin» erabiltzea egozten dienen aurka: «Ezin dugu nahastu denen ondare dena soilik alde batena den ideologiarekin. Hezkuntzan, ideologia ikasgela atarian utzi behar da». Alde horretatik, adierazi izan du PSE-EEren gobernuak sustatutako hainbat aldaketa mesfidantzaz hartu izan zirela motibo ideologikoengatik, baina praktikan onetsi egin direla gero. «Orain, badirudi onak zirela».

Behin Jaurlaritzako aginte postua utzita ere, hezkuntza gaien arduradun jarraitu zuen Zelaak alderdian, hainbat urtean. PPk sustatutako LOMCE erreformaren kontra maiz jardun zuen talaia horretatik: esan zuen badirela modu «sotilak» haren kontra egiteko, eta erabili egin behar direla. Jeltzaleek Hezkuntza Sailera itzulita egindako hautuak ere zorrotz kontrolatu izan ditu: «Zertan ari zara? Zer ekarri diguzu? Arreta handiz entzun zaitut, baina ezer berririk ez dago», ohartarazi zion, esaterako, Cristina Uriarte sailburuari 2014an Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzak proposatutako Heziberri 2020 proiektua hizpide zutela.

LOMCEren itzal luzearen pean jardutea egokituko zaio ministro lanetan ere. Oposizioaren nahiak aintzat hartu gabe ondutako lege organiko bat izan zen, hezkuntzako profesional askok ere kritikatu dutena. Horrexegatik, apalduta dago haren eragina. Espainiako Kongresuan hezkuntza gaietarako beste itun bat hitzartzeko batzorde bat martxan jarri zen, baina nahi eta ezina erakutsi zuen; tantaka, talde politiko guztiak bertako ordezkaritza utziz joan ziren: PP eta Ciudadanos bakarrik geratu ziren, eta desegin egin zen. Negoziatzen hastean sortu dira gorabeherak, akordioa urrun baita. Horiek horrela, indarrean dago oraindik LOMCE, eta hori bazterrean utzi eta hitzarmen berri bat lortzeko giltza bilatzen lagundu beharko du Zelaak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Carles Puigdemont (erdian) Luxenburgoko auzitegiaren epaia baloratzen, gaur, Europako Parlamentuan, inguruan Clara Ponsati, Gonzalo Boye, Lluis Puig eta Toni Comin dituela. ©Berria

Erbesteratu katalanek ezingo dituzte Belgikaren argudioak erabili Llarenaren euroaginduak baztertzeko

Gorka Berasategi Otamendi

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez, batasuneko estatu kide batek ezin dio uko egin beste kide baten euroagindu bati, frogatu ezean azken horrek sistematikoki urratzen dituela eskubideak.

AEBetako F-16 hegazkin batzuk ariketa militarrak egiten Hego Korean ©EFE

Ukrainara gerra abioiak bidaltzearen aurka agertu da, oro har, Mendebaldea

Igor Susaeta

Auzia mahai gainean dago, baina Mendebaldeak ez du jarrera bateraturik. Macronen arabera, hainbat aldagai hartu beharko lirateke kontuan borrokarako hegazkinak entregatzeko.

Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, atzo, Tel Aviven. ©DEBBIE HILL / EFE

«Lasaitasuna berrezartzeko» eskatu die Blinkenek Israeli eta Palestinari

Mikel Elkoroberezibar Beloki

AEBetako Estatu idazkariak Tel Aviven adierazi du AEBek «Israelgo segurtasunarekin» daukaten konpromisoa «hautsezina» dela. Israelgo armadak gutxienez 35 palestinar hil ditu aurten

Zelenski eta Von der Leyen, iazko apirilean, Kieven ©EFE

Ukrainak bi urteko epean sartu nahi du EBn

Igor Susaeta

Erdoganek adierazi duenez, Suediarekin eta Finlandiarekin batera negoziatu beharrean, bakarka negoziatuko du bi herrialde horiek NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide bihurtzeari buruz.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...