SOSLAIA. Iñigo Peña

Szegedetik Tokiora

BERRIA.
2019ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Sari bikoitza irabazi du Iñigo Peñak (Zumaia, Gipuzkoa, 1990) asteburu honetan Szegeden (Hungaria), Munduko Txapelketan: batetik, iaz Portugalen egin bezala, zilarrezko domina jantzi du Paco Cubelosekin K2 1.000 metrokoan; eta bestetik, emaitza horri esker, sailkatu egin da 2020ko Tokioko OlinpiarJokoetarako. Azken txapelketa garrantzitsuetan gertatu bezala, Alemaniako ontzia bakarrik izan dute aurretik. Pozarren zen zumaiarra domina jasotakoan. «Oso pozik gaude. Asteburu ederra izan da. Olinpiar Jokoetarako sailkatu gara, eta hori zen garrantzitsuena. Hori gutxi ez, eta zilarrezko domina lortu dugu. Ezin dugu gehiago eskatu. Urte bikaina izan da. Orain, gozatzeko unea da». Peña Rio de Janeiroko (Brasil) Jokoetan ere izan zen —bosgarren izan zen—; beraz, bigarren aldia izango du. Asmo handiagoak ditu orain: «Dominaren bat lortzea da helburua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.