Angel Erro.
JIRA

Txertoa

2020ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Izena jarri diote itxaropenari. Oxfordeko txertoa. Modernakoa. Gehiago daude oraindik deituraz ezagutzen ez ditugunak. Normaltasun berria erbestera eramanen duten aingeruak dira. Beharbada, batek pentsa dezake, abian iraunarazten diguten azenarioak. Goiburuetan ez diegu eragozpenik apenas ikusten. Iritsiko dira, zientzia lagun, urte amaierarako, 2020 bisurte hau urtekarietatik ezabatu ahal dezagun garaiz. Nik zin egin dut, nire egunotako zuhurtziaren aldarean, txertoa jarriko didaten egun berean (ai ostirala izanen balitz!) hiru egun jarraian eginen dudala festa bridagabea. Ezezagunak faltetsi ditut gehienbat hilabeteotan, gauean ezezagunek eskaintzen ahal dizuten pozbide eta hurbiltasun estrainioa. Badakit berehala datozela bainak. Ana Galarragak ohartarazi digu ez Oxfordeko ez Txinako txertoek ez dutela frogatu eraginkorrak direnik COVID-19a prebenitzeko (antigorputzen bidezko erantzun immunologikoa sortu arren) eta III. fasean daudela oraindik, hau da, oraindik gerta litekeela «birusak ezustekoren bat ematea (mutazio bat, adibidez), edo erantzuna ahula edo laburregia izatea». Eta, dena ondo bidean, galdera nagusia ez da txertoa ote dugun, baizik eta noiz, zeintzuk, non, zenbat, nola ekoiztuko eta norentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.