Irudia. Bilbo

Salatu dute Mbeugouri ez zitzaiola babesik eman

L. JAUREGIALTZO, M. DEL VALLE / FOKU.
2018ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Ehunka lagun atera ziren atzo Bilboko kaleetara, Maguette Mbeugouren hilketa salatzera. Protesta instituzioanala goizean egin zuten —ezkerretara—; mugimendu feministak deitutako manifestazioa, iluntzean —eskumatara—. Aparteko lekua izan zuten Afrikako emakumeek, Mbeugou eta haren ustezko hiltzailea Senegalgoak direlako. Marie Lucia Monshenekek egin zuen berba euren izenean: «Bere kulturaren zama albo batera utzi eta Afrikako emakume batek salaketa jartzeko esfortzua egiten duenean, aintzat hartu behar zaio». Esan zuen andre migratzaileek «indarkeria bikoitza» sufritzen dutela. Bizkaiko Senegaldarren Elkarteko Abdoulaye Wadek ere egin zuen berba, Mbeugouk salaketa jarria zuen arren ez zitzaiola babesik ipini gaitzesteko. Indarkeria matxistaren biktimentzako asiloa ere eskatu zuen. Gaur iluntzean elkarretaratzeak egingo dira, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. Ertzaintzak baieztatu du gorpua topatu zutenean gutxienez 24 ordu zeramala hilotz; umeak amaren gorpuarekin utzi zituen aitak. Mbeugou hiltzeko erabilitako aiztoa topatu dute, edukiontzi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.