Txantxarreka, etorkinentzako harrera «duin» eske

2018ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Donostiako Txantxarreka gaztetxeko kideek «premiazko» bilera bat eskatu diote udalari, hirira iristen diren migratzaileei egin beharreko harreraz eztabaidatzeko. Salatu dute orain arte ez dutela ezer lortu. Horregatik, batzarra eskatzeaz gain, agintariei presio egiteko antolatuko diren ekintzetan parte hartzera deitu dituzte donostiarrak.

Txantxarreka duela hilabete hasi zen Donostiara iristen diren migratzaileei harrera egiten. Dozenaka pertsona igaro dira handik, tartean umeak eta gaixoak. Aitortu dute mugak dauzkatela, baina, hala ere, azpimarratu dute migratzaileen egoera arintzen saiatu direla. Gaztetxean egiten duten lana ikustera gonbidatu dute udala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.