Omecillo errekako ura uher datorrela salatu dute

2019ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Zadorra Bizirik plataformak salatu du Omecillo errekako urak uher datozela Espejo eta Bergonda artean (Araba). Uraren Euskal Agentziak baieztatu du hori hala dela, eta abuztuaren hasieran ikerketa abiarazi zuela horren zergatia jakite aldera, baina orain arte ezin izan dutela arazoaren jatorria atzeman. Aste honetan ere ur laginak hartu dituzte, eta inguruak ikertzen aritu dira, baina segitzen dute arazoaren sorburua topatu gabe.

Zadorra Bizirik plataformak iradoki du Espejon eraiki duten araztegi berriaren funtzionamendu eskasa izan zitekeela arrazoia. Arabako Foru Aldundiak, gezurtatu egin du hori, eta esan du araztegi berriak «bikain» funtzionatzen duela.

Uraren Agentziak dei egin die herritarrei lehenbailehen jakinaraz dezaten isuriren baten eda uraren kalitatearen gorabeheraren baten berri badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.