Valentzian hiruko ituna berritzearen alde egin du Puigek

2019ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin batera, Valentzian erkidego autonomoko parlamentua aukeratu zuten herenegun. Ximo Puig presidenteak bozak aurreratzea erabaki zuen, eta jokaldia ongi atera zaio: PSPV Valentzia Herrialdeko Alderdi Sozialistak lehen indarra izan da, botoei dagokienez ia lau puntu —%20,85etik %24,4ra— eta lau jarleku irabazita —23tik 27ra—. Aurreko legegintzaldian bigarren geratu zen, eta Compromis alderdiarekin osatu zuen gobernua, gehiengo osoa bermatzeko Podem-en babesa lortuta. Hiruko horrek gehiengoa erdietsi du berriz —52 diputatu, eskuineko hiru alderdiek baino bost gehiago—, eta aliantza errepikatzearen alde agertu zen Puig atzo. Vox eskuin muturreko alderdia parlamentuan sartu da lehen aldiz, eta, gainera, Podem gainditzea lortu du —hamar diputatu Voxek, zortzi Podemek—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.