Albistea entzun

Alberto Lopez Basaguren: «Kontzertu politikoa okurrentzia argi bat da»

«Eredu federala» babestu du, eta galdetu: «Ez gara gai izango 1979ko adostasuna zabaltzeko, marko instituzionala auzitan jarri gabe?»

Alberto Lopez Basaguren, Antonio Rivera, Txema Portillo eta Felipe Juaristi, atzo, Zarautzen.
Alberto Lopez Basaguren, Antonio Rivera, Txema Portillo eta Felipe Juaristi, atzo, Zarautzen. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2019ko urriak 5 - Zarautz

Ez da ohikoa Euskal Autonomia Erkidegoko estatus politikoa testu juridiko batera eramateko ardura duen aditu taldeko kide bat publikoki gaiaz hitz egiten entzutea. Atzo, konfidentzialtasun klausula ez urratzeko tentuz jokatuta, gaia hizpide izan zuen Alberto Lopez Basaguren Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun eta PSE-EEk taldean proposatutako adituak. Funtsean, azpimarratu zuen kontzertu politikoaren kontzeptua «okurrentzia argi» bat dela eta estatus berriaren oinarrietan jasotako eredu konfederalak ez duela etorkizunik, gisa horretako ereduak ez direlako «existitzen munduan».

Grand Place aldizkariaren azken zenbakia aurkeztu zuten atzo Zarautzen, estatus berria gaitzat duena, Mario Onaindia fundazioak antolatuta. Bertan mintzatu zen Lopez Basaguren, Antonio Rivera eta Txema Portillo historialariekin batera. Lopez Basagurenek aletu zuen aldizkarian estatus berriaz idatzi duen artikulua. Batetik, kritika egin zion sistema konfederal baten proposamenari, eta eredu federala jarri zuen irtenbide gisa: «Konfederazioak trantsizio egoerak dira, ezegonkortasun handikoak eta gizarte bat gobernatzeko ezgaitasun handikoak; desegin egiten dira. Desegiten ez direnek, AEB edo Suitza kasurako, integrazio federal baterako joera dute». Europako Batasuna, berriz, «partzialki» konfederaltzat jo zuen, eta gaineratu «federatzeko joera» duela: «Beraz, [EAJk eta EH Bilduk] jarrai dezakete konfederazioaren alde, baina ez du arazorik konponduko».

Lopez Basagurenek muga gisa jarri zuen Espainiako Konstituzioarekiko errespetua: «Ez gara gai izango 79ko adostasuna berritzeko, marko konstituzionala auzitan jarri gabe? Badirudi batzuek oinarrizko gaiak berriro zabaldu nahi dituztela. Hemen ez dago zertan irentsi 79ko guztia, baina marko konstituzionalarekiko errespetua bermatu beharra dago». Hain justu, EAJk Espainiako Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria baliatu nahi du estatus berria Espainiako legeriara egokitzeko, baina Lopez Basagurenek uste du horrek «mugak» dauzkala: «EAJk gaitasuna du bere inguruko edozer baliatzeko: dena datorkio ongi bere tesia defendatzeko». Halere, gaineratu zuen «EAJren moderazioak zaildu» egiten dizkiela gauzak gainerakoei, «baina nahiago dut aurre egin konstituzioaren mugen barruan dagoen EAJ bati».

Adituen zeregina

Eztabaidaren «ardatza» kontzertu politikoa izango dela uste du Lopez Basagurenek, baina kritika egin zion ideia horri: «Gure inguruko filosofo baten okurrentzia argi bat da; uste du kontzertu ekonomikoa alor politikora eraman daitekeela, baina ez ditu ezagutzen ez alor politikoa ezta ekonomikoa ere. Kontzertu ekonomikoak 140 urtetik gorako tradizioa dauka».

Horrez gain, aditu taldean aurkeztutako proposamen batzuk «iraingarritzat» jo zituen, «Auzitegi Gorenean eskumen gatazkak konpontzeko areto berezi bat sortzea, kasurako», eta aditu taldearen egitekoa zein den ere azpimarratu zuen: «Guggenheim eraiki zutenean, arkitektoek lan nekeza izan zuten Gehryk marraztutakoa eraikigarri egiteko. Gure lana ez da literatura ederrean jartzea oinarriek diotena, iraunkor eta egingarri bihurtzea baizik».

Kontzertua afinatzeko lanean

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Sanchezek lortuko du inbestidura aurrera ateratzea»

Gurutze Izagirre Intxauspe

Erronka nagusiak gizarte gaietan daudela uste du Anduezak, eta horretarako politikak garatzea da Alderdi Sozialistaren lehentasuna. Nazio auzia ez dago gizartearen kezken artean, haren aburuz.
Josu Urrutikoetxea —bizkarra emanda— eta Jordi Evole, <em>No me llame Ternera</em> dokumentaleaan. ©BERRIA

Auzi bat, ikuspegi desberdinak

Enekoitz Esnaola

Josu Urrutikoetxeak gehienbat ETAren hilketei buruzko galderak erantzun behar izan ditu 'No me llame Ternera' dokumentalean; maiz aipatu du «sentitzen» duela. Gainetik jorratu dute «gatazka».
 ©BERRIA

Torturak blaitutako irail hura

Gotzon Hermosilla

Egunotan 30 urte beteko dira Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro Espainiako polizia indarren eskuetan zeudela hil zirenetik. Haien kasuek argitu gabe jarraitzen dute.
Josu Urrutikoetxeari elkarrizketa

«Gure gatazka politikoan tresna izan beharko luke komunikazioak»

Enekoitz Esnaola

Josu Urrutikoetxeak dio Euskal Herrikoa auzi «politikoa» dela azaldu nahi izan diola Espainiako gizarteari 'No me llame Ternera' filmean. Ikusi du dokumentala, eta uste du «hari» hori falta zaiola. Gaur estreinatuko dute, Donostiako Zinemaldian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...