JAKINGARRIAK

2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Izurri betean, erantzun immunitarioari buruzko ezagutzek aparteko garrantzia hartu dute. Hona hainbat jakingarri:
BI ADAR DIRA
Oro har, immunologoek esplikatzen dute gorputzak bi immunitate mota dituela arrotz gisakotzat dauzkanen aurka egiteko: alde batetik, jaiotzetiko immunitatea delakoa dago; edozein erasoren aurrean, oso azkar erantzun ohi du, eta, normalean, ez da espezifikoa izaten. Atzetik heldu ohi da bigarren immunitate mota: moldaerazkoa. Haren bidez garatutako erantzuna propio zuzendurik egon ohi da heldu den patogenoaren aurka egitera. Moldaerazko immunitateari dagozkion beste bi kontzeptu ere ikasi behar dira, bi klasetakoa izaten baita. Immunitate humorala deitutakoa dago, alde batetik: antigorputzen bidezkoa. Immunitate zelularra esaten diote besteari:T linfozitoen bidez garatzen da.
«HARMONIA» BEHAR DA
Adituen arabera, erantzun eraginkorra lortze aldera, gakoa da bi immunitate moten erantzun «harmonikoa». Adinak eragina du: zahartu ahala, immunitate sistemaren erantzuna makaldu egiten da.
OROIMENA HOR DA
Moldaerazko immunitateak ezaugarri garrantzitsu bat du, immunitate sistemaz jardutean usu nabarmendu ohi dena: memoria du. Alegia, arrastoa uzten du. Horrek zera esan nahi du: aurrez heldu zen patogeno bat berriz heltzen bada organismora, gorputzak oroitu egiten du nola jokatu zuen haren kontra, eta, ondorioz, erantzuna azkarragoa eta eraginkorragoa izango da. Oro har, berrinfektatzen den pertsonari ez zaio deus gertatuko, edo sintomak aurrekoan baino arinagoak izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.