Sarrailagintzan, bi historiko elkartu egin dira

2021eko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Arabako metalgintzako bi enpresa historikok bat egin dute urte hasiera honetan. Metalurgica Cerrajera de Mondragon (MCM) eta UCEM segurtasun sistemak bat izango dira aurrerantzean. DOM security taldea zen bien jabea, eta MCMk UCEM beretu du. Biak ala biak sarrailagintzako sektoreko enpresak dira, eta bat eginda 100 langiletik gora izango dituzte. Lantegia Gasteizen izango dute. UCEM sarrailagintza mekanikoan berezituriko enpresa da; MCMk, berriz, eskarmentu handia du hoteletako logeletako sarrera sistemak ezartzen. Biak ala biak itzal handiko enpresak dira. UCEM Arrasateko Union Cerrajera enpresa historikoaren ondorengoa da; MCM, berriz, Union Cerrajeratik kaleraturiko grebalari batzuek sortu zuten 1917an. 1968an Gasteizera eraman zuen sarraila lantegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.