Putin: «Europan prezioak haiek puzten dituzte euren hitzekin»

Irune Lasa.
2022ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
«Badakite ezin dutela gure energia baliabiderik baztertu; gas naturala barne. Europarentzat ez dago arrazoizko ordezkorik». Bideokonferentzia bidez atzo egindako agerraldi batean, Vladimir Putinek beste behin azpimarratuzuen europarrak Errusiako hidrokarburoaren menpeko direla. Errusiako agintariaren ustez, hornitzaile errusiarrak merkatutik baztertzeak «ondorio mingarriak izango ditu, batez ere politika horiek bultzatzen dituztenentzat». Beste tokietatik Europara iristen diren hornidurak, «AEBetakoak adibidez, askoz garestiagoak izango dira kontsumitzaileentzat, jendearen bizi mailarentzat eta Europako ekonomiaren lehiakortasunarentzat».

Eta hori guztia «agerikoa» izanda, Putinen arabera, «Europako herrialdeak denbora guztian ari dira Errusiako hornidurak errefusatzeaz hitz egiten; horrek merkatua are gehiago desegonkortzen du, eta, hitz horiekin, haiek beraiek ari dira prezioak puzten, batez ere beren herritarrentzat».

Era berean, Putinek esan du Errusiak esportazioak dibertsifikatzen hasi behar duela, pausoz pauso, «bizkor hazten ari diren hegoaldeko eta ekialdeko merkatuetara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.