Albistea entzun

EAEko ikastetxe publikoen %98k dute 'catering' zerbitzua

EHIGEk eginiko ikerketa batean ondorioztatu dute elikagaien kalitatea asko hobetu daitekeela. Eusko Jaurlaritzari «konpromisoa» eskatu diote

Ane Eslava -

2017ko abenduak 15

EHIGE guraso elkarteak atzo aurkeztu zuen Irantzu Durok egindako Eskola-jantokiak EAEn. Nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza-potentziala eta ingurunearekin duen lotura ikerketa. Txostenean jakinarazi dute bost catering enpresak eramaten dutela ikastetxe publikoen %98ren jantoki zerbitzua; produktu industrializatuak erabiltzen dituztela eta %10ek baino ez dizkiotela jakiak lehen sektoreari erosten. Gainera, enpresen araudia oso zurruna dela salatu dute, eta ez dela egokitzen eskola komunitatearen beharretara.

Bestalde, ikerketak dio jantokiak ez direla modu pedagogikoan aprobetxatzen, ikasleek gutxi parte hartzen dutela, eta langileen formakuntza hobetu behar dela. Jakien kalitateari dagokionez, «asko» hobetu daitekeela adierazi du: gomendatzen du menuetan fruta, barazkiak, arrautzak eta arrain urdina ugaritzea, eta haragia, purea, produktu frijituak eta postreak murriztea.

Ikerketaren egileek konpromisoa eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, «eskoletako elikadura hezkuntza proiektuan txertatzeko, bertako produktuak erosteko eta inplikatutako eragileentzako parte-hartze espazioak sortzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Hamar urteko eginahala

Hamar urteko eginahala

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

10. urteurrena ospatuko du Mintzalasaik, BABeko euskararen aldeko asteak. Gaurtik hilaren 26ra iraganen da aurtengoa. Euskarazko eskaintza zabaltzea du betiko xedea.

Baheketa bat, artxiboko irudian. ©Jagoba Manterola / FOKU

Beste 132 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta positibotasun baxuak jarraitzen du

Edu Lartzanguren

Bakarrik 12 gaixo gehiago hartu dituzte erietxeetan, eta ZIUetan ingresaturiko pertsonen kopuruak ere jaisten jarraitzen du.

Haurrak Gasteizko ikastetxe batean, artxiboko irudian. ©JUANAN RUIZ / FOKU

«Publiko-itunpeko dikotomia» gainditzea proposatu du EH Bilduk

Irati Urdalleta Lete

Hezkuntzaren alorrerako egindako proposamena onartu dute koalizioaren Konferentzia Politikoan. Besteak beste, ikasleen onarpen «irekia, justua eta gardena» egiteko sistema bat diseinatu du

 ©BERRIA

ESKOLATIK EUSKARAN MURGILTZEN

Ion Orzaiz

Euskal Herrian, euskarazko murgiltze ereduan ikasten dute ikasleen erdiek baino gehiagok, eta goranzko joera erakusten dute matrikulazio datuek. Hala ere, aldeak daude herrialde batetik bestera: Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, gutxiengo batek jotzen du euskarazko hezkuntzara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna