Zepak «balioztatu» nahi ditu Jaurlaritzak

2020ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Hiri hondakinak erraustean sortzen diren zepak «balioztatzeko» dekretu bat prestatzen ari da Eusko Jaurlaritza, Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak atzo iragarri zuenez. Gobernuaren asmoa da zepak zabortegietatik ateratzea, bolumen gehien hartzen duten gai ez-arriskutsuenetako bat direlako. «Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia garatzeko urrats garrantzitsua da: zabortegiak azken aukera izan behar du, gainerako guztiak agortzen direnean. Zepei erabilera segurua eman dakieke sistema produktiboan».

Era berean, Arriolak jakinarazi zuen bi milioi euroren diru laguntzak onartu dituela, ingurumena babesteko neurriak hartzen dituzten enpresen artean banatzeko; enpresa txikien aholkularitza hobetuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.