Gorenak isuna jarri die Comini eta Puigdemonti

2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak 3.000 euroko isun bana ezarri die Carles Puigdemont eta Antoni Comin erbesteratuei, baita haien Lliures per Europa koalizioari ere. «Fede prozesal txarrarekin eta ausarkeriarekin» jokatu izana egotzi die.

Espainiako Hauteskunde Batzordearen bilera publiko bat egitea eskatu zuten, kautelazko neurri moduan. Bilera horretan botoak kontatu behar ziren, eserlekuak banatu, eta Europako Parlamentuko hautetsiak izendatu. Gorenak ez zuen eskaria onartu orduan, eta isuna jartzeko bidea abiatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.