MAYREN PLANA

2018ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Theresa Mayk aurkeztutako planak bost zutabe nagusi ditu, lehen ministroak berak adierazi duenez.

Lehena. Lehia «justu eta irekia» egoteko beharrezkotzat jo du bi aldeek elkarrekiko konpromiso lotesleak hartzea.

Bigarrena. Lehia gainbegiratzeko, epaitegi lanak egingo dituen mekanismo baten beharra azaldu du, guztiz independentea izango litzatekeena.

Hirugarrena. Etengabeko elkarrizketak sustatzea, eta kontsultak egiteko bitartekoak ezartzea.

Laugarrena. Datuen babeserako bi aldeko akordioak lortzea.

Bostgarrena. Erresuma Batuko eta Europako Batasuneko herritarren arteko loturak mantentzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.