Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Mundua «Tunisiak eta Egiptok bi eredu kontrajarri islatzen dituzte iraultzen ostean»

Publizitatea

Mundua

Ane Irazabal. Kazetaria

«Tunisiak eta Egiptok bi eredu kontrajarri islatzen dituzte iraultzen ostean»

 
BERRIA

2017-11-09 / K. B. T.

Tunisiako eta Egiptoko iraultzei bertatik bertara erreparatu zien Ane Irazabalek (Arrasate, Gipuzkoa, 1984). Erromatik arretaz aztertzen du orain ondorengo testuinguru politikoa.

Ametsetik amesgaiztora. Izenburu hori jarri diozu zure atalari.

Oso ondo akordatzen naiz iraultzako egunez. Herritarren ilusioak eta indarrak zeresan handia izan zuten diktadoreen erorialdian. Egunez egun, asterik aste, duintasunaren eta demokraziaren aldeko ametsak bizirik iraun zuen, baina berezkotasun hori laster desagertu zen. Protesten uholdeek aurrera egin ahala, gatazka odoltsuak piztu dira. Udaberri arabiarra terminoarekin bataiatu ziren matxinadek esanahi berria eskuratu dute. Ezkorra, iluna. Tunisiak eta Egiptok, hala ere, bi eredu kontrajarri islatzen dituzte iraultzen ostean.

Tunisian bada itxaropenerako zantzurik, ezta?

Tunisia salbuespen bat da iraultza ezagutu zuten herrialdeen artean, eta demokraziaren alde borrokatzen jarraitzen duen bakarra da; islamismo demokratikoaren eredu gisa bataiatu da, mundu arabiarreko demokraziaren laborategia baita. Ikusteko dago nola garatuko den eredu hori.

Eta Egipto?

Egipton, egun batetik bestera, eta ia konturatu gabe, beste erregimen militar batera itzuli ziren, aurrekoa baino askoz krudelagoa. Niloko eskualdea zulo beltz batean sartuta dago; armadaren errepresioak askatasunaren espiritua hil du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak