Torrak ez du xingola horiak kentzeko asmorik

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
«Xingola horiak eta esteladak mantentzea adierazpena askatasuna dela uste dugu». Hori nabarmendu zuen Quim Torrak, atzo. Ciudadanosen eskaera bat onartuz, 48 orduren buruan eraikin publikoetatik sinbolo horiek kentzeko eskatu zion Espainiako hauteskunde batzordeak Torrari, joan den astelehenean. Generalitateko presidenteak, ordea, horretarako intentziorik ez duela aspimarratu zuen, atzo.

Herritar talde batek xingola hori bat kendu zuen atzo goizaldean Bartzelonako udaletxetik, eta Generalitatearen jauregian gauza bera egiten saiatu zen. Udaltzainek ekintzaren egileak identifikatu dituzte. Mossoek sinboloak kendu ditzatela eskatu dio Ciudadanosek hauteskunde batzordeari; baita kasua fiskaltzara eramateko ere, Torrari balizko «erantzukizun penala» egozte aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.