Ursula Uruñuela. Kaikuko arraunlaria

«Ezin dugu lo hartu, gehiegizko konfiantza txarra izango baita»

Aitor Manterola Garate.
2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Gaurko estropada berean, ezuste handia eman zuen Kaikuk iaz, Bizkaiko Txapelketa lehen aldiz irabazi zuenean. Gaur ere faboritoak dira, baina Ursula Uruñuela arraunlariak (Portugalete, Bizkaia, 2002) dio ezinbestekoa izango dela lan ona egitea.

Estropada hau ez da beste edozein bezalakoa izango zuentzat, eta aparteko grinarekin aterako zarete, ezta?

Bai. Gure helburua da Bizkaiko Txapelketa hau irabaztea, eta horretarako aritu gara lanean, ondo-ondo prestatzen.

ETE ligan laugarren sailkatuta zaudete, alde batera utzita zuen aurreikuspenak horiek ziren edo ez. Nola zabiltzate konfiantza aldetik?

Laugarren gabiltza normalean ligan, eta ohorezko txandaren barruan gaude. Gaurko aurkari nagusia Deustu izango da, eta ligan irabazi egin diegu estropada batzuetan, baina garbi daukagu ezin dugula lo hartu, eta gehiegizko konfiantza txarra izango dela, edozer gerta daitekeelako. Orain arte Deusturi irabazi izanak ez du esan nahi gaur ere aurretik jarriko garenik, ez behintzat horregatik bakarrik.

Bizkaiko egungo txapeldunak zuek zarete, eta Kaikuren aurreneko bandera izan zen, gainera. Zer esan nahi du herrialde txapelketa irabazteak?

Ligan aurten baino okerrago ari ginen, baina txapelketan handia egin genuen. Lekeitioko eremuan ondo moldatzen gara, eta hori ere gure alde izan zen.

Eremu bihurria izanik, baduzu kezkarik?

Lekeition beti daude olatuak, eta ez da jakiten inoiz. Guk gurea ondo egin behar dugu.

Deustu ala Kaiku izango da txapeldun?

Gauzak bere-berean joanda, bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.