Itun luzeagoa Kutxabanken

Urtebete luzatu dute hitzarmena CCOO, LAB eta Pixkanaka sindikatuek. Bulegoak zabalik izango dira arratsaldez ere, urritik maiatzera

xabier martin
2019ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Kutxabankeko lan ituna beste urtebete luzatu dute, eta 2021. urtera arte izango du ohiko indarraldia, CCOO, Pixkanaka eta LAB sindikatuek akordioa erdietsi ondoren finantza entitatearen zuzendaritzarekin. %0,75eko soldata igoera jasotzen du lan hitzarmenak 2019rako, eta ordutegien esparruan hainbat hobekuntza ere bai, CCOO sindikatuak azaldu duenez.

Halaber, itunak ezarri du lanaldiak luzatzean konpentsazioak egongo direla atseden tarteen bidez, eta trebakuntzarako orduak lanaldi gisa hartuko direla. Horrez gain, adostu dute 50 bulego arratsaldez ere zabaldu ahal izango direla bezeroentzat, astelehenetik ostegunera eta urritik maiatzera. Sindikatuek diote, konpentsazio sistema baten bidez ireki ahal izango direla, eta «borondatezko langileekin».

Era berean, CCOOk esplikatu du lan ituna luzatzeak denbora emango diela aldeei Kutxabankeko hirugarren itun kolektiboa egin dadin 2021. urtetik aurrera. 2020. urtean, berriz, aldeek osatutako batzorde batek aztertuko du nola egin kontratazio finkoko plan bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.