Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Hozka hil

2019ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Hortz bat utzi dut
epitafio inperialean
gazteluen hegatsean
gotorlekuen kanoi-zuloan.

Hortz bat josi dut
erreginen errezelean
efigie militarrean
harresi bisitatuan
garaipen-arku nekatuan.

Argazki ugariz
ospatu naute,
atrakzio erantsi bat
nintzelakoan.

Horrelaxe joan naiz
edertasun bortitzak
zigilatzen,
geratu naizen arte
hortz bakarrarekin

Hil nahi dut bera
erori aurretik,
hil nahi baitut
hozka eginez.

Etorkizun argitsuren batek
aztarna horiek uler balitza,
huraxe izango da, Pascal,
nire eternitate dohatsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.