HILBERRIA. Gorka Reizabal

Realak irabazitako ligen esataria

BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Gaixotasun luze baten ostean, 67 urte zituela hil da Gorka Reizabal kazetaria. Donostian jaio zen, eta Pato ezizenez zen ezaguna. 1973an, Eguna-ri buruzko tesina aurkeztu zuen Nafarroako Unibertsitatean. Realak 1981. urtean lehenengoz Espainiako Liga irabazi zuenean, Herri Irratiarentzat aritu zen partidaren kontakizuna egitensei urte lehenago idatzi zuen Realaren aurreneko kronika —. Hala ere, irratigintzan SER irratian eman zituen urte gehienak. Prentsa idatzian, Egin, Argia, El Diario Vasco eta El Mundo-rentzat idatzi zuen; Zeruko Argia-ko legezko zuzendaria izan zen 1976tik 1978ra. Telebistan ere egin zuen lan: TVEn eta ETBn. ETB2ko El Derby kirol saioa aurkezten aritu zen. Arrauna ere maite zuen Reizabalek; Deia egunkarirako Gora arraunak lana idatzi zuen, euskal arraunaren historiaren inguruan. Hainbat urtez Pasaiako Portuko komunikazio arduraduna izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.