Bizikleta martxa euskal presoen eskubideen alde

Atzoko agerraldia, Baionan. BERRIA.
2018ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Bagoaz eta Sare elkarteek bizikleta martxa antolatu dute Orain presoak lelopean, eta euskal presoak gerturatzeko eta salbuespen egoera amaitzeko eskatuko dute, antolatzaileek atzo Baionan azaldu zutenez. Uztailaren 20tik 23ra iraganen da martxa, eta lau egunez parte hartzaileek Mont-de-Marsaneko (Okzitania) eta Zaballako (Araba) espetxeak lotuko dituzte. Etapa bakoitzak 80 kilometro izango ditu, eta abisatu dute komeni dela bizikletan ibiltzeko ohitura izatea. Hala eta guztiz ere, ibilbideguztian antolatzen dituzten ekitaldietan parte hartzera deitu dute.

Azpimarratu dute Frantziak urte hasieratik 16 euskal preso gerturatu dituela Mont-de-Marsaneko kartzelara eta Lannemezanekora (Okzitania), eta euskal preso guztiek horretarako eskubide dutela aldarrikatu. Era berean, elkarte horietako bozeramaileak Espainiari ere zuzendu zaizkio. Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramaileak Madrilen azken asteetan entzuten diren «ahots ezberdinak» aipatu ditu, eta esan du «praktikara pasatzeko ordua» dela. Urrunketek oraindik segitzen dutela diote, eta horren adibide azken asteetan euskal presoen senideek izandako bi auto istripuak. «Ideologiaz harago, gizarte baketsu baten sortzeko, denei arduraz jokatzeko eskatzen diegu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.