Eustatek dio esan baino %21 gehiago hil zirela martxoan

2020ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Heriotzei buruzko estatistika ofizialak argitaratu ditu Eustatek, EAEko estatistika institutuak. Urtarriletik martxorako datuak jakinarazi ditu —bost bat hilabeteko tartearekin ematen dituzte zenbakiak—, eta martxoko datuetan ere ageriko eragina izan du koronabirusak. Estatistika institutuaren arabera, 500 lagun hil ziren martxoan koronabirusaren ondorioz: 427 birusaren proba eginda hil ziren, eta beste 73, proba egiterako, baina birusaren zantzuekin. Horiez gain, beste hamazazpi lagun hil ziren koronabirusa zutela, baina, medikuen arabera, ez zen hori izan heriotzaren kausa nagusia. Aldea dago Osakidetzaren txostenetatik Eustatek emandako datuetara: Osakidetzak martxo hondarreko txostenean 412 heriotza zituen zenbatuak. Hau da, Eustatek Osakidetzaren datua baino %21 handiagoa jaso du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.