GAKOAK

2021eko martxoaren 10a
00:00
Entzun
2020ko abenduaren 3an hamar alderdik Espainiako Kongresuan erregistratu zuten legez besteko proposamenak zazpi eskaera egin zizkion EspainiakoGobernuari. Bost hauek dira nagusiak:

Ekintzak bideratu ditzala gaztelera ez diren berezko hizkuntza guztiek izan dezaten onarpen bera, eta hiztunek eskubide berak.

Berezko hizkuntza duten lurraldeetan lan egiten duten funtzionarioek hizkuntza hori jakitea berma dezala. Behar den kasuetan, ezagutza hori hedatzeko neurriak har ditzala.

Berezko hizkuntzak dituzten lurraldeetan hizkuntza horiek ez badira ofizialak lurralde osoan edo eremu batean, susta eta bidera ditzala hizkuntza horiek ofizial egingo lituzkeen estatutu erreformak.

Gazteleraren legezko inposizioa ken dezala estatuaren arautegitik. Horrek zuzenean eragiten dio eremu ekonomikoari, eta, bereziki, etiketei. Hizkuntzen diskriminazioa amaituko luketen neurri eraginkorrak martxan jar ditzala.

Berezko hizkuntza bera darabilten lurraldeetako administrazioen arteko komunikazioa hizkuntza horietan egitea baimen dezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.