PROPOSAMENAK

2018ko urriaren 11
00:00
Entzun
Arnasguneak garatzeko esku hartze zehatzak proposatu dituzte txostenean. Hauek dira:

1. Garapen demolinguistikoa. Lurralde antolaketako gidalerroetan, hazkunde endogenoaren beharretara egokitzea gehienez eraiki daitezkeen etxeen kopurua. Gazteek herrian jarraitzeko ekintza planak egitea: etxebizitzak eta laguntzak.

2. Garapen sozioekonomikoa. Tokiko garapen sozioekonomikorako plana egitea, arnasguneetako herritarren beharrak eta konpetentziak aintzat hartuta, eta inguruaren aukerak kontuan izanda: ikerketa, nekazaritza... Lantoki berrien ezarpenean hizkuntza irizpideak jartzea. Ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako proiektu komunitarioak eta ekonomikoak sustatzea.

3. Eskualdeko oinarrizko zerbitzuak. Arnasguneak garatzeko oinarrizko zerbitzuak katalogatzea (hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak...), eta herrian edo eskualdean emateko plana garatzea, horretarako baldintzak malgutuz —esate baterako, zerbitzu horietako kopuruetan eta ratioetan—.

4. Garapen soziokulturala. Herri giro bizia bermatzeko helburuarekin, ekipamenduak eta elkarteak eratzea, laguntzea, lotzea eta estrategikoki kokatzeko neurriak hartzea, hirigintza plangintzaren bidez.

5. Nortasuna. Proiektu curricular bat lantzea hizkuntza jarrerak eta praxi egokiak lantzeko. Kanpotik joandakoei transmititzea bertako kultura eta praxiak, eta inklusioa errazteko harrera programa egokiak abiaraztea.

6. Arnasguneen arteko sarea. Lurralde plan sektorialak diseinatzea arnasgune geografikoen eta soziofuntzionalen arteko sareak sortzeko. Horretarako mugikortasun planak definitzea.

7. Politika publikoak. Arnasgune geografikoen eta soziofuntzionalen lege kategorizazioa lantzea eta izendapena lortzea. Horren bidez, arnasguneetako politika publikoetarako baldintza bereziak ezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.